Justizia Aranarentzat plataformak ertzaitzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideoa plazaratu du

Iker Aranaren auzian “Ertzaintzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideo bat” argitaratu du haren aldeko plataformak. Tiro egin zuen ertzainaren abokatuak kasua ixteko eskatu berri du, eta Justizia Aranarentzat plataformak, berriz, foam jaurtigaiaren tiroa erakusten duen bideo bat kaleratu. Abokatuak kasua artxibatzeko eskaera oinarritu nahi du Ikerri tiro egin zion ertzainaren ondoan zeuden bi ertzainen deklarazioetan. Ertzain horien arabera, ez da posible Foam bala batekin distantzia hartatik jota Ikerrek barrabil bat galdu izana. Horrez gain, abokatuak adierazi du ertzain horien arabera Ikerrek segurtasun-lerroa gainditu zuela eta berak zein gaztetxe aurrean zeuden beste hainbat pertsonak kristalezko botilak jaurti zizkietela. Aldiz, errealitatea oso bestelakoa izan zen, eta halaxe frogatzen dute irudiek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ostiralean banatutako Argia sarien errepasoa egin dugu

og. Ots 5 , 2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin batera. Aurreko ostiralean banatutako Argia sariak izan ditugu hizpide, eta pozik zein eskertuta agertu gara, Zenbat Gara elkarteak merezimenduzko Argia saria jaso baitu. Gainerako sarituak ere aipatu ditugu: Jakin aldizkaria, Zergatik eta zertarako. Joxe Azurmendi ale bereziagatik; Enarak dokumentala; Antxeta irratia; Inguma […]

Honekin lotuak