MUSIBLA #63: Nilüfer Yanya, Bakar, Lizzo, Childish Gambino, L.A. Witch, King Krule, Montauk

Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari honek generoen nahasketa erabiltzen du bere musikan. Badkid du izena bere azken diskoak. Lizzorekin jarraituko dugu. Disco musika oinarrian duela, soinu horien berrikuspen ironiko eta freskoa egiten du, zinez dantzagarria. Disco musikatik asko duen beste abeslari bat hurrengoa, Childish Gambino, Awaken my love izeneko disko biribiletik bi kantu. L.A. Witch Amerikako taldeak Octubre diskoa atera du eta bertan soinu ilun eta minimalistak, distortsio garratzak eta abesti inspiratuak topatzen ditugu. Bi abesti euren azken diskotik. Bukatzeko, gure saioan gonbidatu izan ditugun bi proposamen, Londreseko King Krule bere Ooz diskotik ateratako bi piezekin eta Montauk, Gasteiztik, Geruzak disko hipnotikotik beste bi.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Larra Bideak", Iñaki Larrayoz musikariaren bakarkako lehen bilduma

az. Api 17 , 2019
Bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du Iñaki Larrayoz, Larra Bideak deiturikoa. Zazpi abestiko diskoa osatu du, Frantzian eginiko egonaldi baten sortutako kantuak dira, nahiz eta gaztetatik musika ibilia den. 2018 udaberrian Berako Atala estudioan grabatu zuen lana, Iñigo Irazokirekin, analogikoan. Berak grabatu ditu instrumentu guztiak, Argibel Eubak lagun du […]

Honekin lotuak