MUSIBLA #76: Cromm Fallon, Piztiak, Ex Hex, Interpol, Robert Jon & the Wreck, Petti

Gure lehenengo diskoa Cromm Fallon-en eskutik dator. Las Vegaseko musikari honek bere lehen disko luzea aurkeztu berri du, Electric Bloom. Rock ona, intentzioarekin egina. Eta rockaz ari garela, Piztiak taldearekin oroitu gara eta aspaldi (1998) atera zuten Argia eta Itzala disko gogoangarriarekin. Bertan bildu zituzten 15 abesti indartsu eta eder. Segidan Ex Hex taldea. Power pop eta hirurogeita hamarreko hard rock-a dira euren ezaugarriak. It’s Real du izena kaleratu duten bigarren diskoa, eta bigarren honetan estrainekoan baino are hobeto aritzen dira. Aurrera gure bidean Interpol taldea gonbidatu dugu. Manhattanetik datoz eta Marauder diskoarekin grabazio berean erregistratutako 6 abesti berriekin datoz A Fine Mess honetan. Rock klasikora salto eginez, Robert Jon & the Wreck taldeak proposatzen diguten rock sureñoa Take Me Higher diskoan. Disko mamitsua, behin kosk eginez gero ezin gelditu. Pettik 2007an kaleratu zuen On diskoa eta bertatik bi abeste bluesero ekarri ditugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nagusien Nazioarteko Egunean pentsio eta bizi kalitate duina aldarrikatu dute

ar. Urr 1 , 2019
Egun 1.000 milioi pertsona inguruk 60 urte baino gehiago dituzte munduan, eta 2030. urterako %46ko igoera izatea espero da. Aipatzekoa da, iaz historian lehenengoz, 65 urtetik gorako  pertsonen kopurua, 10 urte baino gutxiago dituzten gaztetxoena baino handiagoa izan zela. Zifra hauei erreparatu ostean, gaur, Nazioarteko Nagusien Eguna, Jon Fano, Bizkaiko […]

Honekin lotuak