San Tomas azokan zuzeneko saio berezia

Hiru urte dira San Tomas jaia behar bezala ez dugula ospatu Bilbon, eta aurten bai, bueltan izango dira urteroko postuak, ortuariak, txakolina, sagardoa eta taloak. San Tomas azoka bueltan eta buelta aldaketekin etorri da, San Tomas azoka handiena da Bilbon,  Gabonen atarian seguru ez dela jenderik faltako kaleetan. Bihar Saio berezia egingo dugu goizeko bederatzietan abiatuta Bilboko Irola irratiarekin eta 97 irratiarekin elkarlanean, San Nikolasetik zuzenean. San Tomas eguneko azokak ez du izango urteroko itxura, baina: Plaza Barrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak aldaketa hori salatu egin du, baserritarrak «baztertuta» utzi baitzituen udalak. Ordea, baserritarren postuak ez dira lekualdatu dituzten bakarrak. Txosnak, talo egileak,  Arriaga antzokiko atzeko plazan eta Erripako kaian izango dira. Eta eragileek ez dute begiko izan Bilboko Udalaren erabakia. Plaza Barriko ostalariek Deia egunkarian argitaratu dute euren iritzia, izan ere gezurtatu nahi izan dute eurek baserritarren postuak plazatik kendu nahi izan dituztenik. Guzti horiek eta beste gai asko izango ditugu mintzagai biharko saioan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

7 katu gaztetxeak Solokoetxeko igogailuaren negozioa salatu dute

og. Abe 22 , 2022
7 Katu gaztetxeko kideak izan ditugu gurean. Solokoetxeko  eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi dira, kexu daude, izan ere ez dute beharrezkoa ikusten, bat egiten dute gainera Solokoetxeko bizilagunekin. Uda aurrerik Bilboko udalak publiko egin zuen Solokoetxeko eskaileretan igogailua berriaren  proiektuak 1.875.751,93€-ko aurrekontua duela. Abisurik gabe obrak hasi dira eta […]

Honekin lotuak