Negua hasi eta neguko festen ataria da Bilboko San Tomas azoka. Azokan 121 ekoizle eta 215 etxola egon dira aurten, BBK-k eta Bilboko Udalak antolatutako 74. edizioan. Gaur  San Nikolasetik egin dugu zuzeneko emankizuna, Bilboko Konpartsek antolatutako gunean. Urtero bezala, agertokia eta txosna jarri dute konpartsek eta, bertan, besteak beste, […]

Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Hiru urte dira San Tomas jaia behar bezala ez dugula ospatu Bilbon, eta aurten bai, bueltan izango dira urteroko postuak, ortuariak, txakolina, sagardoa eta taloak. San Tomas azoka bueltan eta buelta aldaketekin etorri da, San Tomas azoka handiena da Bilbon,  Gabonen atarian seguru ez dela jenderik faltako kaleetan. Bihar Saio […]

San Tomas azokaren jarraipena egin dugu zuzenean Bilboko areatzatik. Urtero legez, Bilboko Konpartsak goizetik hasi dira Areatzako jai gunea berotzen. Goizeko 11:00etan eman diote hasiera, eta ordu horretan ireki da beraien txosna, San Nikolas elizaren aurrean. Goizean, txosnaren atzeko aldean, Bilboko Konpartsen egutegiak salgai egon dira. Horrekin bat, txerrikien eta […]

San Tomas azokatik zuzenean aritu gara, hainbat gonbidatu izan ditugu. Hona hemen neguko lehen egunean Bilboko Areatzatik zuzenean jaso ditugun hitzak. Labore, Bilboko ekoizle eta kontsumitzaileen sarea sortu nahi duen proiektua da. Bilbo bezalako hiri handian elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan urrats praktikoak eman nahian […]