Deseskaladak bizitza bueltatzen ari da gure auzoetara hirira, baina horrekin batera egoera berriak dakartzan arazoak agerian geratzen ari dira. Azken egunetan horien inguruan galdetu diegu politikariei eta horrela egingo dugu gaurkoan Ana Viñals Elarrekin Podemoseko bozeramailea da Bilboko udalean . Lehenengo itxialdiaren balorazioa eskatu diogu eta hutsunea “komunikazioan” ikusi dutela azpimarratu du, nahiz eta bozeramaile taldeak lanean jarraitu duen. Elkarrekin Podemos Bilbok 40 alegazio erregistratu ditu Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) jendaurreko informazioaren bigarren prozesuan, etxebizitzaren, hiri-berroneratzearen, ekipamenduen, eraikinetako erabilera mistoen, lurzoru urbanizaezinaren babesaren, mugikortasun jasangarriaren eta Planaren jarraipenaren esparruei buruzkoak, besteak beste, eta hiri-eredua “birpentsatzeko” unea dela uste du.
Deskargatu hemen.