Anabasa saioren bigarren denboraldia entrenatzen dugu. Jon Castañedak eta Amaia Arostegik gidatuta ikusi eta entzuteko saioa duzu hau. Durangoko azokan grabatutako Anabasa dugu gaurko, bi trikitilari eta sortzaile handi izan dituzte bide lagun, Ines Osinaga eta Josune Arakistain. Belaunaldi ezberdinetakoak badira ere beren ibilbidean hainbat pasarte konpartitzen dituzte. Orain gainera biak proiektu berriekin daude. Ines Osinagak Joseba Jaka beka jaso eta argitaratu berri du lan berria Itsasoa da bide bakarra liburu diskoa. Josu Arakistainek Huntza taldeaz gain proiektu musikal berria dabil buru belarri “Sune” deiturikoa.
Deskargatu hemen.
Ikusi hemen: