David Lindley musikari kaliforniarra, martxoaren 3an zendu zen, 78 urte zituela. 1944an Los Angeleseko San Marino auzoan jaioa, etxean txikitatik hainbat hari-instrumentu ikasi zituen. 60ko hamarkadaren bukaeran kaleidoscope talde sikodelikoaren ezinbesteko partaidea izanik, Ingalaterrara joan zen gero eta munduko beste hainbat tradizio ikasi zituen. Kaliforniara bueltatu eta Jackson Browne eta Ry Cooder-ekin aritu zen, batez ere. Bestalde, denbora luzez artista askori laguntzen ibili zen: Dylan, Rod Stewart, Crosby eta Nash, Linda Ronstadt, James Taylor eta askoz gehiago. Munduan zehar mila kontutan ibilitako maisu handia joan zaigu, baina haren kantu batzuk entzun ditugu: Stay (Maurice Williams and The Zodiacs, 1960), Stay (Jackson Browne eta David Lindley), Egyptian Gardens (Kaleidoscope, 1967), El rayo X (Dave Lindley eta El Rayo, 1981), Twist and Shout (Dave Lindley, 1981), Bye Bye Love (Dave Lindley, 1981), Mercury Blues (Dave Lindley, 1981), I Didn’t Want to Talk About It (Rod Stewart, 1975), Wilwood Boys (The Long Riders Soundtrack, 1980), I Fought the Law (Rossy, 1992), Take It Easy (Browne eta Lindley, 2006).
Jim Stewart-ek, bere arreba Estelle Axton-ekin batera, Stax diskoetxea sortu zuen Memphisen, hegoaldeko soul musika abeslaririk distiratsuenak grabatu zituena. 1976an Stax diskoetxea desagertu zen, arazo ekonomikoengatik, baina 20 urtez handienak grabatu eta argitaratu zituen. Honatx lagin bat: Private Number (William Bell eta Judy Clay, 1968), Hold On, I’m Coming (Sam&Dave, 1966), Sitting on the Dock of the Bay (Otis Redding, 1967).
Martin Duffy Primal Scream ingeles taldearen teklatu jolea iragan abenduan hil zen. Taldeko abeslari Bobby Gillespie-ren arabera, Martin distiratsuena zen musika aldeti euren taldean. 1991n egin zuten Screamadelica bilduma izan zen bere gailurra. Jailbird eta Call On Me entzun ditugu.
Urtarrilean zendutako Barret Strong dugu azkena, Motown diskoetxean kantuegile handienetakoa izandakoa. 1941ean sortu zen Mississippin, baina Detroiten hasi zen kantuak idazten. The Temptations taldearekin lortu zituen momentu ahaztezinak. Entzun dizkiogu: Money (That’s What I Want) (Barrett Strong, 1960), I Heard It Through the Grapevine (Marvin Gaye, 1968), War (Edwin Star, 1970), Just My Imagination (The Temptations, 1971) eta Ball of Confusion (The Temptations, 1971).
Duela gutxi The Delfonics taldearen abeslari William Har hil zen. Orain euren kantu gehien egilea ere joan zaigu, Thom Bell hain zuzen ere. Entzun dugu La La Means I Love You (The Delfonics, 1968).
Charlie Thomas ere, The Drifters taldearen ahots tenorra, hil da, horregatik entzun ditugu bere kantu pare bat: Under The Boardwalk (1960) eta Sweets for My Sweet (1961).
David Lynch-en hainbat filmen soinu-bandak konposatutako Angelo Badalamenti ere hil berri da. Berak sortutako Twin Peaks (1990) seriearen musika entzun dugu gaurko saioari bukaera emateko.
Deskargatu hemen.