Andres Isasi, Bilbo-Berlín errezitalean, lehen aldiz interpretatuko dute osorik, eta Andrés Isasik (1890-1940) sortu bezala, Heinrich Heine (1797-1856) alemaniar poetaren olerkiei buruzko ahots eta pianorako hamalau abestiko zikloa. Vanessaren berba egiteko tartea hartu dugu. Azpimarratzekoa da Carlos Ímazek obraren jatorrizko partituraren arrastoa jarraitzeko eta hura berreraikitzeko egindako lan nekeza eta zehatza.Gainera, Goikoetxeak eta Fdez. Aguirrek Carlos Ímazek berak konposatutako lau piezaz osatutako “Cuatro canciones en forma de poema” obraren erabateko estreinaldia eskainiko dute. Emanaldia apirilaren 18an izango da, asteartean, 19:30ean, LIED ARRIAGAN zikloak urteko lehen seihilekorako proposatzen dituen sei hitzorduetatik laugarrenean.
Deskargatu hemen.