Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia; astebururako plan aproposa

Urriaren 12an euskarazko bideo-jokoen industriak ekitaldi garrantzitsua ospatuko du Bilbon. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia kolektiboak Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Iazko lehen edizioak harrera ona izan zuen antolatzaileen hitzetan, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitea. Urtzi Ordiozola, Game Erauntsia kolektiboko kidea batu zaigu gaurkoan irratira eta jardunaldiaren inguruko hamaika kontu azaldu dizkigu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zer egin dezakegu Bilbo berdeago bat lortzeko?

og. Urr 10 , 2019
Begirada berdeago bat ekimena ezagutu dugu gaurkoan. Ekimena urriaren 13an izango da, goizean Pagasarri inguruko hondakinak garbitu eta sailkatzeari ekingo diote eta, ondoren, ekonomia zirkularreko tailerra eta argazki lehiaketa izango da. Plastikozko botila batek 500 urte inguru behar ditu deskonposatzeko, beraz oso garrantzitsua da ingurumena zaintzea, garbitzea eta ondoren berrerabiltzea, […]

Honekin lotuak