Indautxu eguna larunbatean ospatuko da

Aurten posible izango da Indautxu eguna ospatzea, aurreko urtean on line egin bazen ere, lan askoren ostean aurten plazan ospatuko dute. Jai batzordeko kideek azpimarratu dute xumea izango bada ere oso garrantzitsua dela ospatzea bera. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana Bartrak eta Nerea Ibarzabalek. 14:00etan bazkaria eskainiko dute kolaboratzaile diren tabernetan eta ondoren, 16:30ean, Catan, Partxis eta xakea bezalako mahai jolasak antolatuko dituzte. Eguna amaitzeko, bi kontzertu egongo dira: 19:00etan Marta, David eta Goliath-ena eta 20:00etan Leie Meie. Ekitaldetarako izena eman beharko da. Osasun protokolo zorrotzak antolatu dituzte.

Igandean, maiatzaren 9an, mendi-martxa abiatuko da 10:00etan Bilbo Inguruko Berdegunetik eta 12:00etan bisita gidatua egingo dute auzoan Indautxu Egunari amaiera emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu

og. Mai 6 , 2021
Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]

Honekin lotuak