LIBURUEN MINTZOA: Ana Morales Bram Stokerren “Drakula” eleberriaren itzultzailearekin solasean

Zortzigarren saioko gonbidatua Bram Stokerren Drakula eleberriaren itzultzaile Ana Morales izan da. Beldurrezko literaturaren klasiko handi horren mamiaz eta itzulpen lanaz aritu zitzaigun. Horrezaz gain, Galder Perez kazetari eta antzerkigileak Seumas O’Kellyren Ehulearen hilobia eleberria gomendatu zigun. Drakula eleberria eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan Drakula.

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatu ohi du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Gure hiru zutabe ideologiko (Ruper, Richard Thompson eta Kiko Veneno)

ol. Aza 27 , 2026
Bilbo Hiria Irratian 1998n hasi nintzen musikaz irratsaioak egiten, aurretik beste agerkari eta irrati zenbaitetan ibilita. Fermin Etxegoienek deitu ninduen, berak egiten zuen Ziutateaz magazinean parte hartzeko, Ruperrek berari emandako aholkua jarraituz. Ferminek berak behin, Richard Thompsoni buruz hizketan, nire gunearen zutabe ideologikoa zela esan zuen. Denbora arin-arin joan zaigu […]

Honekin lotuak