Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak eta gaur goizean Bilboko Udalak Ezohiko Udalbatzarra egin du.
Hilabete honen amaieran izango diren hauteskundeetan, Bilboko udalak aditzera eman duenez, 358 haustekunde-mahai eta 48 hautesleku izango dira. Guztiara, ia 268,000 bilbotarri egin die dei udalak 28an botoa ematera.
Botoa non eman behar den jakiteko, Bilboko Udalak gogorarazi du herritarek erroldan begiratu behar dutela. Hala ere, Geobilbao aplikazioaren bitartez aukera egongo da bakoitzari dagokion hauteslekua zein den begiratzeko.
Deskargatu hemen.