Hiritarrentzako Bilbo edo kanpotarrentzako Bilbo, hiri eredua aztergai

Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu dute Deustuko Erribera , Ula Iruretagoiena arkitektoarekin aztertu dugu azken urteetako norabide aldaketa.  Ezagutza  lehen lerroan jarri dute ; Zorrotzaurreko irla “Ezagutzaren irla” bezala definitu dute, balore immaterialaren da. Azken urteetan ideia abstraktu honi kultura gehitu zaio. Kultura, ezagutza eta aisialdiaren hiriburua izan nahi du, beti ere kanpora begira eta ez barrura begira. Ekitaldi jendetsuak turismoaren gorakada ekarri du, horrek Hotelen areagotzea ekarri du.Datorren urtean lau eta bost izarretako hotelak zabalduko dira. Turismoak ere alokairuen prezioen gorakada ekarri du. Guztia hau izan dugu aztergai jarraian entzun dezakezuen erreportajean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2019ko urtarrileko aldapa pikoak badu gozotasunik: POTTO saioaren itzulera.

og. Urt 10 , 2019
  Bai, bueltan da POTTO saioa. Aste batzuetan indarrak metatzen ibili eta gero, Bilbo Hiria irratiaren txori-tokira bueltatu da Erlantz Ibargurengoitia, gaurkoan Ane Zabalaren laguntzaz, Josuren betiereko presentziak gidatuta. Urteko aurreneko saioan Plentziako Ezbaian eztabaida-taldeak antolatutako bertso-afarian izan gara, Danontzat Gaztetxean izan genuen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi entzuteko aukera. […]

Honekin lotuak