Nora Abete: “Mugikortasunean jasangarritasuna bultzatu nahi dugu, Bilboko airearen kalitatea hobetzeko”

Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begirako jarraipena.  Ordezkaritza duten alderdietako hautagai euskaldunak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteotarako Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hautagaia Nora Abete izan da, Bilboko PSE-EEeko zerrendaburua. Hiri berdinzaleagoa, modernoa, bizi kalitate ona eskaintzen duena, jasangarriagoa eta dinamikoagoa nahi du Nora Abetek. 1985ean jaiotako Bilbotarra da, eta Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzia izan da azken legegintzaldian. Aurretik ere bestelako lan ardurak izan ditu Bilboko Udalean.

Alderdi sozialistaren lan ildo nagusiak aurkeztu dizkigu Abetek. Etxebizitzaren auziari dagokionez udal etxebizitza kopurua handitzea du helburu PSEEk eta etxebizitza hutsak berriro ere merkatuan sartzea, horretarako informazio bulego bat jarri dute martxan. Gazteen emantzipazioa bultzatzeko zuzkidura-bizitokiak bultzatuko dituzte. Turismoaren auziaz galdetuta Nora Abetek azpimarratu du ez dutela arazo moduan ikusten. Oraindik ere turismo jasangarria dela gurean dagoena, baina, hala ere, tentuz begiratu behar dela eta behar izanez gero arautu. Segurtasunaren gaiaren harira, polizia ereduaz galdetuta, “gertuko poliziaren” aldeko apustua egiten dutela esan du hautagai sozialistak.  Hizkuntzaren inguruan galdetuta, Bilbon euskara gero eta gehiago entzuten dela azpimarratu du, udalak hainbat ekimen martxan jartzen dituela esan du. Elkarrizketa bukatzeko herritarren galderak erantzun ditu Abetek.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iñigo Lorenzo ikerlariak Ikergazte kongresuan bihotzeko gailuak berrerabiltzearen inguruko lana aurkeztuko du

ar. Mai 16 , 2023
IkerGazteren bosgarren edizio ospatuko da egun hauetan Donostian. Euskal ikertzaile gazteen lehen kongresuaren bosgarren edizioa da. UEUk maiatzaren 17tik 19era, euskarazko ikerkuntza sustatzeko antolatzen duen kongresua dugu. Bertan izango da Iñigo Lorenzo getxotarra. Ikertzailea eta irakaslea da EHUn, erizaina da eta erabilitako bihotzeko gailuak berrerabiltzearen inguruko ikerketa burutu du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230517_Ikergazte.mp3 […]

Honekin lotuak