ZIENTZIALARI #120: Kristal likidoak (Ibon Alonso)

Eskola garaian materia hiru egoeratan egon daitekeela irakatsi ziguten. Hots, materia solidoa, likidoa edo gasa izan daitekeela ikasi genuen. Alabaina, zientziak etengabeko eraldaketan dihardu, eta egungo egunean fisikariek laugarren egoera bat bereizten dute, mesofasea, alegia. Kristal likidoen fasea dugu hori. Fase horretan, materiak solidoaren nahiz likidoaren ezaugarriak hartzen dituenez, ezin konta ahala bide eta esparru zabaldu zaizkie ikertzaileei, material horiek eguneroko bizitzan izan ditzaketen aplikazio berriak bilatzeko. Eta honetaz jarduteko, gaur Ibon Alonso fisikaria hurreratu da Bilbo Hiria irratiaren mikrofonoetara (argazkia:Wojciech Tomczyk, Wikimedia).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Indautxuko jaietan eta Mekoletako saiotxoan egon gara

og. Eka 1 , 2023
Biba POTTO-psikotikodepresiboak, hankaluzeak eta errima progresiboak! Asteon beste bala bat dugu Bilbo Hiria irratian. Bilboko Indautxu auzoa bisitatu dugu, eta maiatzaren 14an izan zen auzoko jaietako bertso uriola zabaldu. Kantuan, hirukote santua, aukeraketa diktatorialean: Oihana Bartra , Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Era berean, Otxandio ere bisitatu dugu, maiatzean bertan […]

Honekin lotuak