Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea da. Elhuyarren lan egiten du. Duela ez asko Egoitz Etxebestek eta berak hartu dute Elhuyar aldizkariko zuzendaritza. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan dugu, eta gai askoren inguruan berba egiteko aukera izan dugu. Solasaldia abiatzeko zientziaren definizioa aztertu dugu. Zientziaren neutraltasuna ere izan dugu hizpide. Zientzia ez dago gizartetik aparte, horrek esan nahi du gizartean ematen diren ezberdintasunak ematen dira ere Zientzian. Galderen tartean hainbat gai ekarri dituzte ikasleek, existitzen da bizitza lurretik kanpo.
Deskargatu hemen.