Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Ane Lindane umoregilea izan da. Solasaldian hainbat gai izan dituzte mintzagai, emakumea bakarrizketak eta umorea borrokarako lekua dela azpimarratu du.
Elhuyar Zientzia Azoka hasi da Bilboko Areatzan: 700 gazte eta 200 proiektu baino gehiago aurkeztuko dira hiru egunetan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara. Elhuyar Zientzia Azokatik Aitziber Lasa antolatzailea izan dugu. Abiatu zenetik izandako aldaketak eta hazkundea aipatu digu, nahiz eta helburu berdinei eusten dien azokak: gazteak zientziara […]