Simulazio zientifikoen laborategiaren eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat aurkituko dute ikusleek agertokian, Horman Poster kolektiboaren obra berrian. Asteartean Kafe Antzokian izango dira eta Igor de Quadra zuzendariarekin berba egin dugu. Antzezlanean galdera potoloak planteatzen dituzte: zein litzateke, beste planeta batean, gure ondare miragarriaren oroigarria edo souvenirra? Zer nolako aztarna utzi nahiko genuke beste planeta batean? Nolakoa litzateke bizitza lur estralurtarrean antolatzea?
Deskargatu hemen.