Munduko arrozak ekimenean Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioa egin dugu. 20 urte bete ditu ekimenak, eta aurken liburua argitaratu dute. “Munduko Arrozen” garrantzia azaltzen duten istorioak eta iruzkinak ere batu dituzte. Saioa Biatzeko Igel eta Ane batu zaizkigu San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabalako taldeen koordinakundetik.
Koordinatzaileak azaldu duenez, errezeta bakoitzak bere osagaien eta prestatzeko moduaren azalpen zehatzak izateaz gain, aniztasunaren balioa, migratutako eta arraziazatutako pertsonen egoera. “Argitalpen hau Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak komunitate hobeak, irekiak, solidarioak eta borrokalariak bihurtzen dituen zapore mota horren zati txiki bat baino ez da”, azaldu dute. Munduko Arrozak ekimena hasierako helburuei eutsi die, “kultura-aniztasuna ospatzea, komunitate-harremanak ehuntzea, eta pertsona guztientzako giza eskubideak eta auzoen hobekuntza aldarrikatzea”. Asko dira urteetan aldarrikatu dituztena Bilbo Zaharra San Frantzisko eta zabala auzoetatik, koordinakundeak ere askotan argi adierazi da, azken egunetan ere honako hau entzun diegu. “Gure auzoetan ez dago bermatuta etxebizitza duina izateko eskubidea. Hauteskunde garaian ere ez”.
Deskargatu hemen.
Asteazkenean auzo honetan bertan aurkeztu zuen AZET Etxebizitza Sindikatuak beste hainbat eragilerekin batera desalojo ilegalen aurkako gida. “Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa” kanpainaren barruko egitasmoa da azaldutakoa eta gaur gurera etorri dira AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak.
Deskargatu hemen.
Sanfran Korue 2002an jaio zen San Frantzisko auzoan, Pedro de Diego bere lehen zuzendari eta alma Materren eskutik. 2006an. Lau ahots edo sokatan banatutako 50 pertsonako abesbatza mistoa da, eta 2017az geroztik Miren Zubieta dugu zuzendari. Lander batu zaigu mikrofonoetara abesbatza herrikoiaren ibilbidea kontatzera.
Deskargatu hemen.
Bilbo zaharreko memoria taldeak egindako lana ekarri digu Arturo Isarzelaiak. San Luis meategia eta Marzanako galeriaren egoeraz mintzatu gara. Duela urte bat mozioa aurkeztu zen udaletxean baina ezer gutxi egin dutela kontatu digu. Bi hilabetean behin bisita gidatuak egiten dituzte auzoan eta horietan izen ematea badago. bzmemoria@gmail.com helbidean.
Deskargatu hemen.
“Etorkizuna musikatan” koruan parte hartzen du Libek. Hainbat eskolatako umeek auzoan duten ekimenaren inguruan berba egin digu.
Deskargatu hemen.
Mariaren bihotza plazatik ez oso urrun, Wikitoki deituriko espazioa topatzen dugu. Wikitoki bokazio publikoa duen izaera pribatuko ekimena da, profesionalen komunitate irekia da eta garatzen ditugun proiektuen bidez pertsonen eta beste espezie batzuen bizitza, harremanak eta bizi diren inguruneak aldatu nahi dituzte.Topagunea ere baden gune hau ezagutu dugu, bertako Itxaso eta Uxuerekin.
Deskargatu hemen.
Donye Guideon izan dugu gurekin, Nigeriako elkarte aurrerakoiaren ordezkari, gure ondoan arroza eta oilasko min eta gozoa prestatu dute eta Nigeriako produktuak dastatzeko gonbita luzatu digute.
Deskargatu hemen.