Euskal Herria Kantuz eguna egingo dute larunbatean Bilbon

Larunbatean ospatuko dute Bilbon Euskal Herria Kantuz eguna ekimena. Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko Konpartsak dira ekimen horren antolatzaileak, nahiz eta babesle ugari ere izan dituen. Larunbatean Ertzilla plazatik abiatuko dira goizeko 11:00etan eta goizeko txandan hiru gune nagusitan egingo dute geldialdia; arratsaldean berriz, bazkal ostean hasiko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan, eta hiru geldialdi nagusi egingo dituzte.

Galder Segurolak argitu dizkigu ekimenaren nondik norakoak, eta bere hitzetan, 800 lagun baino gehiago bilduko dira egun osoan zehar. Bestalde, betiko abesti tradizionalez gain, egungo abestiak eta euskaratutako kantak abestuko dituzte.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Bizimodu inperiala

az. Eka 14 , 2023
Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du […]

Honekin lotuak