Irati Paul Urkijo zuzendariak egindako filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua. Donostiako Beldurrezko astean ikusteko aukera izan du Ane Urkiolak eta gaurko saioan Irati izan du hizpide. Sitgesko zinema jaialdian ikusleen sari nagusia irabazi ostean, Paul Urkijoren Irati filmak Donostiako Beldurrezko Astearen sari nagusietakoa irabazi du. Film luzerik onenarentzako Ikusleen saria jaso du, hain zuzen ere. Otsailaren 24an estreinatuko dute Hegoaldeko zinemetan.
Deskargatu hemen.