Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du gizakiongan kontsumo gizarteak, lurrarentzat eta ekonomian jasanezina dena. Gelditzen ez dakien etengabeko hazkunde ereduan oinarritua, amildegiranzko norabidea sakondu egiten du. Elite batzuk bizimodu inperialean bizi dira, baina bataz besteko herritarrrari ere saldu diote era berean bizi daitekeela, ondorio ekonomiko eta ekologikoei erreparatu barik.
Deskargatu hemen.