KALEALDIA jaialdia Bilbon ekainaren 19tik 24ra

KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte.

Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune nagusia Casilda Iturrizar Parkea izango da. Gainera, parkearen inguruan Eulalia Abaitua emakume argazkilaria ezagutzeko aukera izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #121: Onddoek eragindako infekzioak (Ines Arrieta)

og. Eka 15 , 2023
Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski […]

Honekin lotuak