Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski larriak sortzeari. Horrelako onddo patogenoak aztertzen diharduen zientzialari bat ekarri dugu gaur Bilbo Hiria irratira: Ines Arrieta.
Deskargatu hemen.