“Erromeriak. Kepa Junkera Urraza” kontzertua gaur Plaza Berrian #AsteNagusia23

Plaza Barriko agertokia munduko musikaren eta erritmoen erdigunea izango da berriro Aste Nagusian. Igandean (hilak 20), “Erromeriak. Kepa Junkera Urraza” kontzertua eskainiko da, Kepa Junkeraren disko berriaren jiran. Emanaldian 40 emakume pandero-joletik gora arituko dira, hainbat jatorritakoak: Euskal Herria, AMAK taldeko kideak, Kantabria, Asturias, Galizia, Leon, Valladolid eta Portugal. Agurtzane Elustondok trikitixaren pisu osoa eramango du, musikariaren omenez, eta errepertorioan Kepa Junkeraren argitaratu gabeko 8 kanta joko dituzte. Agurtzane izan dugu gurekin eta kontzertuaren xehetasunak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kantuan abiatu da Aste Nagusia

al. Abu 21 , 2023
Urtero bezala, Arriaga Antzokiko balkoitik jaurti da aurtengo Bilboko jaiei hasiera eman dien txupina. Aiora Renteria pregoilariak kantuan eman dio hasiera. Zea Maysen ‘Negua joan da ta’ abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Hemen osorik entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230819_pregoia.mp3 ARRATSALDEON BILBOTARROK KAIXO BIZKAIA MAITEA UNIBERTSOKO HIRIBURUTIK BESARKADA HANDI BAT   POZEZ […]

Honekin lotuak