Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, […]

Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeetako bat Skabidean izango da. Seigarren lana, Herri kuttuna, aurkeztu berri dute, eta taldearen ibilbidean mugarri izan den diskoa dela diote: lehen aldiz disko kontzeptual baten alde egin dute, reggae, rocksteady eta calypso doinuak euskal musikaren sustraiekin uztartuz. Disko berriaren harreraz, taldearen bilakaeraz eta Bilbon […]

Algara Konpartsaren agertokitik ere euskal talde ugari igaroko dira, eta horien artean izango da Indabe. Donostiako hirukoteak pauso sendoak eman ditu azken urteotan: gaztetxe eta herriko jaietako bertsioetatik abiatu, eta gaur egun bere nortasun propioa duen taldea bihurtu da. Horren erakusgarri da aurreko0 urtean kaleratutako lehen diskoa, Ez banaiz, ametsak, […]

Altxaporrue konpartsako Urko izan dugu gurean eta Altxaporrue egunaz eta jaiaz aritu gara solasean. Txandak ere izan ditugu mintzagai eta Urkoren hitzetan irratira etortzea ere txanda bat da eta letra handiz markatzen du urtero egutegian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250820_Altxaporru.mp3 Deskargatu hemen.