IBAIZABAL: Zinebi 52

Gaur hilaren 22an hasi eta datorren larunbatera arte luzatu da Zinebi (Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia  nazioarteko Zinemaldia) hiriko hainbat lekutan. Azken urteetan bezala filme mordoa jaso dute antolatzaileek eta horietariko 73  (9 Euskal Herrikoak)  lehiatuko dira Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak bereganatzeko.  Zinebik aurten Nicolas Roeg eta Luis de Pablo omenduko ditu, Ines Intxausti Zinebiko lan taldeko kideak esan digunez. Hasierako eta amaierako ekitaldiak, betiko moduan, Arriaga antzokian.

Elkarrizketa deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Gose taldearen disko arrosa eta EHAZE

al. Aza 22 , 2010
Gose taldeak laugarren lana plazaratu du. Disko arrosa sorpresaz bete dute, izan ere hamairu musikarik euren kantuen bertsioak egin dituzte: Mikel Urdangarin, Petti, Pirritx eta Porrotx, Bonberenea txaranga, besteak beste. Diskoaz gain DVDa ere aurkezten ari dira. Mikel Clementek eginiko dokumentala, kontzertuak, bideoklipa eta diskoaren grabaketaren prozesua bildu dute. Larunbatean […]

Honekin lotuak