Gose taldeak laugarren lana plazaratu du. Disko arrosa sorpresaz bete dute, izan ere hamairu musikarik euren kantuen bertsioak egin dituzte: Mikel Urdangarin, Petti, Pirritx eta Porrotx, Bonberenea txaranga, besteak beste. Diskoaz gain DVDa ere aurkezten ari dira. Mikel Clementek eginiko dokumentala, kontzertuak, bideoklipa eta diskoaren grabaketaren prozesua bildu dute.
Larunbatean Billabonan Euskal Herriko antzerkizaleen eguna ospatuko da. Ekainean EHAZE aurkeztu zen eta elkartearen bigarren agerraldi publikoa izango da. Gainera, lehenengo antzerkizale saria emango sario emango zaio Iñaki Beobideri.