SOINUGELA: Igor Arzuagarekin elkarrizketa

Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk jatorrizkoa entzun dugu.

Igor Arzuaga trikitilari moduan hasi zen Exkixu taldeagaz. Gero Mikel Urdangarinekin ere egin zuen lan. 2002an Argi izpi bat grabatu zuen bere lehen lana. Hortik aurrera zortzi lan kaleratu zituen. Aurten argitaratutako Nire begiak azkenengoa da momentuz, baina laster ere gauza berriak egiteko prest dugu Arzuaga.

Entzun ditugunak:

  1. Exkixu: Sorginen leizean
  2. Mikel Urdangarin: Egun argitan
  3. Igor Arzuaga: Gau bat osorik (2002)
  4. Igor Arzuaga: Itotzen (2004)
  5. Igor Arzuaga: Isiltasunera (2011)
  6. Igor Arzuaga: Nire aberria (2011)
  7. Igor Arzuaga: Ez nau maite (2017)
  8. Igor Arzuaga: Galdu arte (2017)
  9. Igor Arzuaga: Ihesi (2017

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hezkuntzan jauzia eman beharra aldarrikatu dute Kontseiluarekin batera hezkuntzako zein sindikatuetako eragileek

al. Abe 4 , 2017
EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), […]

Honekin lotuak