Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Galdera hauek irakur daitezke Axut eta Artedramaren azken lanaren laburpenean. Luhson estreinatu ondoren, aste honetan Bilbora iritsiko dira, bi egunez Arriaga Antzokian izango dira. Gogotsu gaude antzezlan berria ikusteko, baina are gogotsuago gaur gurekin batu diren protagonista bietako birekin solasean aritzeko: Garoa Bugallo, Idoia Tapia eta Ximun Fuchs. Antzerkia bera da oraingoan indusketa bat:antzinako antzoki bat bota nahi dute, aparkaleku bat egiteko, eta haren azpian hasten dira istorioak agertzen, gure herriaren, gure hizkuntzaren eta gure oroimenaren aztarnak. Ximun Fuchsek zuzendutako lan honek arkeologia eta antzerkia lotzen ditu, eta Irulegiko Eskuaren txinpartatik piztu da ideia. Esan liteke, gure iraganari begiratuta ari direla etorkizuna induskatzen. Antzezleak Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga.
Deskargatu hemen.

