Plentziako Jai Alai frontoian jokatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Aitor Bizkarra bertsolariak. Hotza izan zen protagonista kanpoan umel egon zen baina bertsozalez bete zen Plentziako Jaia alai frontoia. Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Erlantz Ibargurengotiak ekarri digu kronika.
Deskargatu hemen.