Aquiles Quadraren figura, Zaldi Urdina antzezlana eta Argiaren festa

Argia astekariko edukiak aztertu ditugu Lander Arbelaitz kazetariarekin batera. Azaletik abiatu dugu errepasoa, memoria historiakoa egin eta Aquiles Quadraren figura ekarri dute portadara. Tuterako alkatea izan zen eta duela 80 urte fusilatu zuten. Pello Zubiriren artikulua ekarri digu eta bukatzeko Zaldi Urdiana antzezlanaren inguruko erreportajea, bihar estreinatuko dute Luhuson, Artedrama, Dejavu eta Xut antzerki taldeen arteko elkarlana. Heroinak Euskal herrian izan duen eragina aztertu du antzezlanak. 100 urte betetzen ditu ARGIAk, eta hori ospatu asmoz, hainbat izan dira hilabeteotan egindako ekimenak. Urriaren 12an izango da hurrengo hitzordua, larunbat honetan, Donostian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: BUELTAN GARA

og. Urr 10 , 2019
Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz. Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko […]

Honekin lotuak