Sarean Zehar #364: [Zegonak Vodafone Espainia erosi du: “Erosi-konpondu-saldu”]

Programa honetan, hasteko, Zegonak Vodafone erosi izana aztertuko dugu, eta abantailak eta eragozpenak ikusiko ditugu. Spoiler: seguruenik sare propiorik gabeko zerbitzu-enpresa izango dira. Era berean, G7ak adimen artifizialeko garapenetan jokabide egokiei buruzko adierazpen bat egiteko lortu duen akordioari buruz hitz egin dugu. Gure “superheroi” gogokoena ere gonbidatzen dugu, Metak publizitatea zuzentzeko erabiltzaileen datuak ez erabiltzeko Europaren debekuaz hitz egiteko. Metak aurkeztu duen plan alternatiboak ez du Europan konbentzitu. Azkenik, Berri azkarren atal bat izango dugu, ohi baino luzeagoa, eta TituLOL ere bai.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Itun soziopolitiko baten premia azpimarratu eta Protokoloa aurkeztu du Kontseiluak

ar. Aza 7 , 2023
Euskalgintzaren Kontseiluak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan lan nekaezina egin duten ehunka bolondresei eta larunbatean bertan Bilboko kaleak bate zituzten milaka herritarrei. Antolatzaileen aurreikuspena gainditu egin zuen larunbateko manifestazioak, baina Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek argi adierazi du euskararen normalizazioak bide luzea duela oraindik egiteko. Bestalde, Kontseiluak gaineratu du itun […]

Honekin lotuak