HAUXE GURE LURRA: Mike Davis

Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The Global Threat of Avian fllu (Munstroa gure atarian: Hegazti gripearen mehatxua) eta beste hainbat. Pandemiak, superkapitalismoa eta biharko gatazkak hortik etorriko direla iragarri zuen, COVID-19 pandemiaren aurretik, bete-betean iragarri ere. Bere ekarpenik behinenak ezagutzen saiatu gara gaur, gainetik bada ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #204: Xabier Zeberio, Bombay Bicycle Club, Sara Zozaya, Sun June, Jane Remover, Velvet Negroni, Olaia Inziarte

ar. Aza 14 , 2023
Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]

Honekin lotuak