Denon bizitzak erdigunean , zaintza eredua eraldatzea aldarrikatuko du EH mugimendu feministak

Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari da. M8-an  zaintza sistema heteropatriarkala suntsitzeko, EHko kaleak hartuko ditugu, antolakuntza eta autodefentsa feminista direlako ditugun tresna eraginkorrenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilbotik Gamizera, jairik jai

og. Mar 2 , 2023
2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri. Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren. Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa). […]

Honekin lotuak