Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]
soziologia
Urtebete da COVID-19 gure artera iritsi zela. Ondoren, salbuespen egoeran sartu eta eta inoiz imajinatu ez genuen konfinamendua bizi genuen. Etxean egon ostean, normaltasun berria deiturikoa heldu zen eta, ondoren, bigarren eta hirugarren olatuak etorri dira. Alarma egoera, etxeratze aginduak, murrizketak… Azken hilabeteotan neke pandemikoa dugula ere entzun izan dugu. […]
Lehengo batean Darwinismoaz jardun ondoren. Berriki giza bilakaerari buruzko Trece teorías de la naturaleza humana (Thirteen Theories of Human Nature jatorriz) liburuan aipatzen zen, baina deigarria da teoria neoliberala dei genezakeena ez aipatzea, homo economicus nagusi izan baita eremu akademikoan azken hamarkadotan, gizakiok beti gure interesen alde eta era arrazionalean […]
Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan. Musika popularrak gure […]
Gaindegiak egindako ikerketa baten arabera, Euskal Herriak 100.000 biztanle gutxiago izango ditu 2030ean. Salbuespena Lapurdi izango da, honek hazkundea ezagutuko baitu. Eta Plentzia-Mungia eremua, gutxiago baina haziko da. Gainontzeko eskualde guztiek, Gaindegiko koordinatzaile Imanol Esnaolak azaldu digunez, populazioa galduko dute bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Zuberoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160128hizpideaimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]
Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko […]