MUSIBLA #204: Xabier Zeberio, Bombay Bicycle Club, Sara Zozaya, Sun June, Jane Remover, Velvet Negroni, Olaia Inziarte

Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin datoz. Sonoritate erakargarriak eta instrumentazio naif eta bitxia. Sara Zozaya etorriko zaigu beste behin ere Nara izeneko azken diskotik ateratako beste bi abesti. Oraingo honetan diskoan azken aurreko eta azkeneko lekua hartzen duten abestiak aukeratu ditugu, oso abesti pertsonalak. Aurrera goaz eta bidean Sun June talde amerikarrarekin egingo dugu topo. Euren hirugarren diskoak Bad Dream Jaguar du izena eta bertan bildutako abestiak neke gabe isurtzen dira. Erraz heltzen da amaierara, erraz kateatzen zaitu diskoak. Gaur egun ez da erraza. Estatu Batuetatik datorren Jane Remover musikariak rock soinu bereziak ditu gustuko. Batzuetan aspaldiko rock sinfonikoaren oihartzuna ere atzeman daiteke Census Designated albumean. Oso disko bitxia. Beste disko marjinal batekin egingo dugu aurrera gaurko saioan. Velvet Negroni da Jeremy Nutzman musikariaren jostailua. Bulli diskoa hemen jarri izan dugu beste noizbait. Oinarri beltzak eta soinu amalgama erakargarria. Eta bukatzeko Olaia Inziarte musikariaren abesti bat. Lehengo Lepotik Burua izena da diskoak eta bertan biltzen dituen hamar abesti zein baino zein erakargarriago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elikaduraren aztarna hiria Urban bat jaialdian aztergai

ar. Aza 14 , 2023
Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Hirian gertatzen dena behatuz horren inguruko hausnarketarako ekintzak antolatzen dituzte Urban Bat jaialdian. Edizio berri honetan elikadura izango dute  jo muga. Sekulako jatunak izenburupean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_gorka_urban.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak