Gaurkoan Josuk, Sodupen antolatutako Harley Egunaren inguruko haunarketa ekarri digu. Harley Davidsonen inguruan, motorren zarata eta kutsadura tartean, gizonezkoak protagonista diren kultura arrotza dela azpimarratu du, AEBetatik ekarria. Kasu honetan, motorrak espazio publikoaz jabetzen dira, balio matxista eta indibidualistak goresten dira eta, ebentoen kulturaren sukarran murgilduta dauden instituzioek, irizpide ekologikorik gabe bultzatzen dituzte horrelako ekimenak. Kontrakultura itxura duen baina aisialdirako kultura kontsumistaren erakusgarria den motorzaletasuna adibidetzat hartuta, Iñakik eta Josuk nabarmendu dute zein erraz irensten ditugun horrelako ideologiak, aurkezpen ikusgarri eta zaratatsuan bilduta datozenean.
Deskargatu hemen.
Hemen, zertaz ari den ideia egin dezagun, Telebilbok 2016ko Harley Egunean ateratako irudi batzuk:

