Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu du gaur, lagun artean, Kafe Antzokian, eta, ondoren, irratira batu zaigu. Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Jon Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta Silvio Rodriguez kantautore kubatarra. Solasaldi ederra izan dugu berarekin, eta hemen entzun dezakezue.
Deskargatu hemen.