Piperpolis: Split 77 eta Ramon Agirre xentimorik gabe

Split 77 lagunak izan dira gaurkoan, Ekaitz eta Aritzekin

disko berriko kantuen errepasua egin dugu. Indarberrituta bueltatu dira Splitekoak sei urteren isilunearen ostean. 1997  urtean sortu zen taldea, hamalau urte hauetan Antena eta Mentura deituriko lanak argitaratu dituzte. Bueltan dira eta oso gogotsu, gainera

Bestetik, Ramon Agirre aktoreak estreinatu berri duen antzezlana aurkeztu digu: ‘Xentimorik gabe’. Inaxio Tolosa eta berak munduan zeharreko bidaia proposatzen digute.

Saio hau entzuten flipatu nahi baduzu egizu klik HEMENTXE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Euskararen eguna Deustualdean

ar. Aza 30 , 2010
Aurten ere Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dute Deustualdeko hainbat ikastetxetan, baina abenduaren 2an izango da zenbait arrazoi direla medio. Egun horretan ikasturte hasieratik antolatutako arte, pegatina eta sms lehiaketen sariak banatuko dituzte Bidarte auzo etxean,  Patxi Erezkano Ibarrekolandako Institutuko irakasle eta Berbaizuko kolaboratzaileak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!

Honekin lotuak