SOTOTIK: Xedh eta Löty negarti zuzenean

Xedh    Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en pare bat pieza entzunez hasi gara(kontzerturako gauzak prestatzen genituen bitartean), eta bere zuzeneko emanaldi labur bat entzun dugu gero. Jatorriz gasteiztarra den Mikel Garcia-ren ezizena da Xedh, eta Valvula antirretorno edo Baba llaga bezalako taldeetan egondakoa da.

Bigarren zatian, Xedh eta Löty negarti aritu dira inprobisazioan. Sortzaile bizkaitarra da Löty negarti, akatsen eta istripuen onarpena eta inprobisazio askea ardatz hartzen dituena. “Soinu-povera” egiten du, bere esanetan.

Saioa deskargatu nahi baduzu(ausartzen bazara), egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO 07-03-09

ol. Mar 9 , 2007
Osasuna pottozaleok: Denporan atzera joko dugu gaurko emanaldian; lehen zatian 1982ko txapelketaren finalari erreparatuko diogu eta bertan kantatutako zenbait harribitxi entzuteko aukera izanen; ondoren 2003ko Gipuzkoako txapelketaren barna murgilduko gara. Jakina, agenda eta beste berriren bat ere aurki ditzakezu gure/ zure Potto honetan. Disfrutatu!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070309.mp3

Honekin lotuak