HIZPIDEA: Kataluniako gobernu ituna kinka larrian, aurrekontuak direla eta

Asteon berriz jo dugu Aritz Galarragarengana Kataluniako egoera sozio-politikoaren berri jakiteko asmoz. Aurrenik, datorren urterako aurrekontuen inguruan Junts Pel Si eta CUPen artean sortu den tirabira aipatu digu Aritzek. Aurrekontuek eduki sozial handiagoak izatea nahi luke CUPek, eta horrek kolokan jar lezake une honetan indarrean dagoen gobernu ituna. Horren ostean, Gracia auzoan Banc Expropiat delakoa hustearen ondorioz izan diren istiluak eta eztabaidak hartu ditu hizpidean Kataluniako gure kolaboratzaileak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Eskola Publikoaren 25. jaialdia Hendaian euskarari eskua emanez

og. Eka 9 , 2016
Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu […]

Honekin lotuak