Marie de Jongh konpainiak, publiko guztientzako testurik gabeko antzerkian espezializatua “Mr Bo/Bo Jauna” estreinatu du. Jokin Oregik zuzenduta, pieza berri honek maskara eta clowna uztartzen ditu eta hitzik gabeko ikuskizuna da, aurrekoen ildo beretik “Amour” edo “Izar”. Jokin Oregirekin berba egin dugu, antzezlanean boterea eta menpekotasunaren inguruan jolasten dute.
Asteburu honetan La fundición aretoa Natxo Montero dantzariak Laia Cabrerarekin batera Barbecho ikuskizuna eskainiko dute. 10 urte dira sortu zutela , estreinaldia izan zen leku berean eskainiko dute Deustun kokatuta dagoen La Fundicion aretoan. Natxorekin luze hitz egiteko aukera izan dugu, izan ere pieza sorkuntza prozesuen inguruan dihardu, sortzaileak hartu […]