Kate muskularrak aztertu ditugu Oier Gorosabelekin

Gaur egunean, fisioterapiaren munduan gero eta gehiago hartzen dira kontuan kate muskularrak. Izan ere, bizitza errealeko mugimenduak ez dira gimnasioko makinetan egin ditzakegun bezain puru eta analitikoak, mugimendu askoren konbinazio desberdinak baizik. Horri kate muskularra deitu dio Oir Gorosabelek.  Esate baterako, arbolatik sagarra hartzeko mugimendu sinplean egitura askok hartzen dute parte: eskua ixteko muskuluak; ukalondoa posizioan mantentzekoak; sorbalda aldeko flexore eta abduktoreak; bizkarreko hedatzaile eta alboratzaileak; mokorreko hedatzaileak; belauna posizioan mantentzekoak; oineko flexoreak…. Horregatik, bai diagnostikorako orduan eta bai tratamendurakoan, ezin ditugu muskulu solteak bakarrik kontuan hartu. Mina leku zehatzetan agertzen bada ere, haren jatorria aztertu behar dugu elkarlanean aritzen diren gorputzeko kate muskular osoak kontuan hartuta. Horrek emango baitigu emaitza iraunkor eta sakonagoak lortzeko aukera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Normaltasun berria mintzoan: Hizkuntza politika berri bat osatzea ezinbestekoa da

og. Aza 19 , 2020
Gure mintzoan nahi genukeen normaltasuna aztertzen gabiltza Xamar ikerlariarekin batera.  Hizkuntza politiken inguruan mintzatu gara gaur ere. Urte askotan pentsatu izan da hezkuntzak hizkuntza normalizatu lukeela baina ez da horrela izan horregatik bada garaia hizkuntza berri bat osatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201020_NBM_saioa_02.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak