GURE! Jaialdia Erandion bigarren aldiz egingo den diziplina anitzeko jaialdia da, 2024ko otsailaren 2 eta 3an. Jaialdia CIFP Tartanga LHIIko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzio zikloko ikasleen ekimenetik abiatzen da, Erandioko Udalarekin elkarlanean. Jaialdiaren ekoizpena ziklo horretako bigarren mailako ikasleek garatu dute. Bigarren promozio da, 2021-22 ikasturtean lehen aldiz ematen hasi baitzen. Taldeak ekitaldiaren ekoizpena garatu du ikasturtean zehar, benetako praktika batean oinarritutako prestakuntza lortzeko helburuarekin. Bi egunetan zehar hamaika ekimen izango dira Erandion.
Deskargatu hemen.