Bizkaiko aratusteen bilakaera aztertu dugu Akaitze Kamiruagarekin

Inauteriak izan digu mintzagai Akaitze Kamiruagarekin batera, Labayru fundazioak ateratako lana izan dugu hizpide. Karnabalak adierazteko izen desberdinak erabiltzen dira. Bizkaian izen tradizionalena eta zaharrena Aratuste da. Izen honek aldaerak ditu leku batetik bestera: Aratiste, Aratoste, Atoste… Forma hau, Aratiste, XVI mendeko dokumentuetan agertzen da, 1562an. Gero karnabalak mailegua zabaldu da, gazteleraren eraginez. Neguko zikloan ematen dira karnabalak. Bizkaiko aratusteen ezaugarriak aztertu ditugu, Mundakan hasi eta Zierbenan bukatu dugu errepasoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bultza kirol elkarteak egindako ikerketaren arabera eskola kirolean eta kirol federatuan 0 eta 3 artean kutsatu dira.

al. Ots 15 , 2021
Bultza kirol elkarteak egindako ikerketaren arabera eskola kirolean eta kirol federatuan 0 eta 3 artean kutsatu dira. Egindako ikerketaren arabera % 99,4k erantzun du bai entrenamenduetan bai lehiaketan 0 eta 3 artean kutsatu direla. Inkestaren emaitza agerikoa da: erakundeen% 99,4k 0-3 kutsatze baino ez dituzte izan entrenamenduetan kirola egitearekin lotuta, […]

Honekin lotuak