Marte Lasarte proiektu berria abiatu dute Pello Armendariz eta Borja Antón Skakeitan taldeko abeslari eta gitarjole izandakoek; eta atzo kaleratu zuten Basamortua lehen aurrerapen diskoa. Pello Armendariz izan dugu gurean, eta bere hitzetan, musika eklektikoa egiten dute. Gaineratu du, proiektuak duela astebete argia ikusi duen arren, urtebete inguru daramatela lanean.
Zientzia eta kirola bikoa uztartu dugu laborategiko jardunean; Ana Galarraga izan dugu bidaialagun mielina, energia-gordailu eta kimikaren magia artean. Era berean, kolaboratzaile sarea astindu eta Jon Iriondok NFL final handia ekarri digu, SuperBall ospetsuaren kronika bixia; aerobik irakasleak Parisetik heldu berritan paper ederrean bildutako oparia ekarri; Bittor Beaskoetxearen pilota-analisia (furgol+frontoi) […]