Aste Nagusiko saio berezien harira, Algara konpartsan arituko diren taldeen inguruan hitz egiten ari gara. Oraingoan, Marte Lasarte izango dugu hizpide: 2024an sortutako taldea da, nahiz eta kideek musika ibilbide luzea duten. Taldeko Pello Armendariz abeslariarekin berba egin dugu. Lehen diskoa, Ez da besterik, aurten kaleratu dute eta zortzi abesti […]

Marte Lasarte proiektu berria abiatu dute Pello Armendariz eta Borja Antón Skakeitan taldeko abeslari eta gitarjole izandakoek; eta atzo kaleratu zuten Basamortua lehen aurrerapen diskoa. Pello Armendariz izan dugu gurean, eta bere hitzetan, musika eklektikoa egiten dute. Gaineratu du, proiektuak duela astebete argia ikusi duen arren, urtebete inguru daramatela lanean. […]