Bihar goizeko 11:30ean Bilborock aretoan Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldia antolatu du Mugarik Gabe erakundeak. Bertan indarkeria matxistetatik biziraun duten 10 emakumek euren bizipenak kontatuko dituzte. Ondoren, kalejira bat egingo da Azaroaren 25eko Emakumeen Plazaraino, eta bertan, publikoki, emakumeen erreparazio-eskaerak jaso eta horietako batzuk aurrera eramateko konpromisoa hartuko dute hainbat elkartek. Ekimenaren berri eman digu Joana Mugarik gabe elkarteko kideak.
Deskargatu hemen.